XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaunak beatzi egun auetan
goratu zuan,
Jaungoikotasun bizitzan jarri
zuan bigarren lekuan.
Maria gauerdian jeikita
otoitz egiten zijuan,
Salbatzaillea gu salbatzeko
jaio zedilla munduan.

Eldu zanean martxo illaren
ogei eta bostgarrena,
Andre Maria gau eta egun
otoitz egiten zuena,
santu Gabriel millakarekin
Jaunak biraldu berena,
izan nai zuan Jaunaren Ama
eskatutzera baimena.

Birjiñak an aingeru ederra
bat zan ikusitakoa,
auspeztu nai zun, etzion utzi:
bera zala mendekoa.
Gabriel onek Mariari zan
onela esandakoa:
Jainkoak salba, graziaz betea,
zurekin Jaun betikoa.

Bedeinkatua zera, Maria,
andre guztien artean.
Au esatean, zer ote zion
jartzen du bildur betean.
Goi-aingeruak: Ez bildur izan
-esan zion ikustean-,
orra, Maria, grazia arkitu
zenduan Jainkoz batean.

Sortuko dezu seme bat eta
ipiñi Jesus izena,
au izango da Alguztidunan
Seme deituko diena.
Jaun da Jainkoak emango dio
aulki Dabidek zuena,
bere erreinua izango da goi
ta azkenik ez duena.

Mariak auxe aingeruari
esana zion orduan:
Nola gertatu leike gauza au
birjin biziaz munduan?
Gizasemerik ez ikutzeko
nere itza eman nuan.
Santu Gabriel Mariak zeukan
etxe barruan onduan.

Aingeruak au erantzun zion:
Jaun Espiritu Santua
etorriko da zu izatera
Alguztidunak artua;
bere bitartez izango zera
ama birjin gelditua,
izango dezu santua seme,
Jainko-Semea deitua.

Ara Isabel, zuk lengusua,
bizi zan agor zartuta,
eta seigarren illean dago
Jaunak seme bat sortuta.
Jaunarentzako gauza eziñik
ezin leike agertuta.
Andre Mariak sinistu zuan
gurekin errukituta.